ES | EU

MANDABIDE PROMOZIOAK ZURETZAKO

Hostalaritzan eskarmentu haundia badugu ere, badakigu zuretzako berriak garela. Aurrenengo kontaktu hori errazteko asmoz, egiten duguna probatu dezazun, gure promozio bereziak aurkezten dizkizugu.

Promozio hauek egun eta ordutegi konkretu batzuetarako soilik dira. Baldintza horiek orri honetan zehaztuko eta argitaratuko ditugu. Interesagarriak iruditzea espero dugu, Mandabidera gerturatuko zaretelakoan.



PROMOZIO AKTIBOAK:   1

Ama Birjina jaiak. Terrazan afaltzeko mahaia erreserbatu

55 €

Abuztuaren 15 eta 16ko gauetan, Zarauzko jaien baitan, terrazan ondorengo menua zerbitzatuko dugu:

  • Aperitiboa:
  •     - Baratxuri-ganba raviolia onddo-saltsarekin

  • Sarrera aukeratzeko:
  •     - Tomate entsalada, bentreska, antxoa eta gindillekin
        - Itsaski-salpikoia
        - Arrautza hautsiak patata eta ezkur-urdaiazpikoarekin

  • Plater nagusia aukeratzeko:
  •     - Hegaluzea plantxan, tomate-mermelada eta teriyaki saltsarekin
        - Legatza txakolin-saltsan barazkitxoekin
        - Behi-solomoa piper-gorri erreekin
        - Lumagorri oilasko ruloa boniato krematsu eta curry saltsarekin

  • Postrea:
  •     - Torrija karamelizatua jogurt-izozkiarekin

*Edaria ez dago barne

Mahaiak erreserbatzeko deitu 943.27.00.83 telefono zenbakira.